TRADENER

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 25 de octubre de 2017

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 25 de octubre de 2017

Zer da TRADENER?

TRADENER Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, UPV/EHUk eta Ekologistak Martxanek batera egiten duten proiektu bat da. Proiektua Ekologistak Martxanek azken hamarkadan landu duen “zor ekologikoa”-ren ildoa jarraitzen du, TRADEBU izeneko beste proiektu baten jarraipena. eta MGI eta Ekologistak Martxanek azken urteetan izandako elkarlanaren fruitua da.
Proiektuaren helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa bat egitea da hainbat ikerketa bidez. Energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere justua eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. MAB-eko kideek dioten bezala:

Energia zertarako energia eta norentzako? / Energia para que e para quem?

Ikerketen helburua bai Hegoaldeko zein Iparraldeko herrialdeetan gertatzen ari diren Trantsitzio desberdinak erakustea da, gero guk Euskal Herrian hauek ezagutu eta erabiltzeko asmoz. Horrekin batera, lehen aipatutako eskubide urraketak salatzea ere helburu du proiektuak, eta euskal gizarteari hauek ikustarazteko tresnak ematea.

Zer egin dugu orain arte?

Proiektua antolatzeko hainbat bilera egin ditugu eta zein kasu eta zein gai erabakitzen egon gara. Dagoeneko baditugu hainbat kasu ikertzeko pertsonak, eta bakoitzak bere lurraldean gertatzen diren mugimendu, esperientzia edo arazo nagusiak azalduko ditu. Kasu batzuk herrialde guztiko informazio orokorra emango digute, eta beste batzuk berriz, kasu bereziagoak izango dira. Orain arte bermaturik ditugun kasuak hauexek dira: Bolivia, Brasil, Ekuador, Honduras, Mexiko, Sahara, Portugal, Guatemala eta Rojava.
Beste batzuk ere lantzeko aukera dugu, baina orandik guztiz konfirmatu gabe: Catalunya, Uruguay, Cuba, AEB eta Cádiz.

Martxoan Nazioarteko Mintegi bat antolatu genuen, gaiari buruz hitz egin, kritikak egin eta ikerketa ildoak sendotzeko. Mintegia Bilbon egin genuen, eta Iberdrolaren akziodunen bilkura egon zenez hauen politikak salatzera ere joan ginen.

Beste aldetik Ekozinemaldia ere erabiltzen dugu, informazioa eta beste lekuetan dauden egoerak ikustarazi eta salatzeko. Badira urte asko MGIke ere ekozinemaldian parte hartzen duela Donostian eta Bilbon emanaldiak eginez. Aurten, Martxoak 22, 18:30tan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko hitzaldien gelan ondorengo dokumentalak eman genituen (edo saiatu ginen, behintzat!! ? )

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • Belo Monte tras la inundación: https://vimeo.com/181499587

Donostian, Martxoak 24, 16:30 Gipuzkoako Eskola Politeknikoan berriz beste hauek eman genituen.

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • No acapares energía: https://www.youtube.com/watch?v=S86JwR_6Mtk

Proiektuan parte hartzen duten pertsonak ere Energia trantsizioak lantzen diren nazioarteko foruetan parte hartu dute, Brasilen, AEBetan, Ekuadorren…. eta baita proiektua ere ATTAC-ek antolatutako Udako Unibertsitatean aurkezktu, Toulousen, iritzi artikuluak sinatu, astekariak egin, liburu aurkezpenak, elkarretaratzeak eta Standing Rock-eko ekintzaileek egindako Tour-ean era parte hartu dugu. Energia, giza eskubideak, trantsizioak edo aktibismoa laguntzen duten hainbat ekimen sustatzen ditugu!

 

Eta orain.. zer egiten ari gara?

Proiektuak aurrera darrai, eta oraintxe bertan kasuen ikerketan daude buru-belarri kide batzuk, eta etorkizunera begira badugu lan nahikotxo!

  • UPV/EHU-n Udako Ikastaro bat prestatzen ari gara, gure gaiaren inguruan, 2018ko ekainerako edo egin nahi dugu.
  • Ikertutako gaiei buruzko dokumentaltxoak ere egin nahi ditugu, lehengo proiektuan TRADEBU-n, dokumental luze bat egin bagenuen ere, oraingoan motzagoak diren bideoak, gaika landu nahi ditugu.
  • Euskal Herriko esperientzien mapa bat landu nahi dugu, trantsizio energetiko ereduak non dauden ikusteko, baina baita ere egungo eredu energetikoaren aurkako erresistentziak ikustaratzeko.
  • … eta gauza askoz ere gehiago ditugu prestaturik, arte erakusketak, mintegi gehiago, antzerki obra bat… baina gutxinaka goaz!

Egiten ditugun gauzen informazio gehiago nahi baduzu Blogean ikus dezakezu: https://tradener.wordpress.com/

Parte hartu nahi duzu?

Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik hainbat pertsona gaude proiektuan lanean, bereziki: Maite Guatemalako kasua lantzen, Esther Saharako kasuarekin lanean ere, eta Izaro Brasilgo kasua eta kudeaketa eramaten. MGI bezala aipatutako ikerketa edo ekimenetan parte hartu nahi baduzu, bidali mesedez mezu bat izaro.basurko(abildua)isf.es-era eta dituzun zalantzak argituko dizkizugu!
E-posta talde bat dugu UPV/EHU zein Ekologistak Martxaneko eragileekin eta gustora hartuko ditugu ekarpenak egiteko eskaintzak!

Piztu aldaketa!

La entrada TRADENER aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.