Askotan zientzia eta teknologia neutraltasun gune gisa eta ideologiarik gabekotzat aurkezten dira. Zeinbaterainokoa da Ipar eta Hego Globalen artean teknologiaren erabileraren aldea? Nola gauzatzen dute emakumeek eta gizonek teknologiaren erabilera eta kontrola?
Galdera hauek jorratzeko, Ingeniería Sin Fronteras – Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI) erakundeak pasadan asteartean, urtarrilaren 15ean, Hegoa Institutuaren Garapena eta Nazioarteko Lankidetza eta Globalizazioa eta Garapena masterreko ikaslegoari zuzenduriko saio bat burutu zuen. Bertan zientzia eta teknologiak bizigarri diren bizitzak posible izateko duten eraginaren inguruko hausnarketa proposatu genuen.
Hamabost bat gazte hurbildu ziren ordu pare bat iraun zuen saiora, eta topaketa eta hizketa gune bat garatu genuen Giza Garapenerako Teknologien eginkizuna eta gure erakundeak zientzia eta teknologia bizitzaren zerbitzura jartzeko egiten duen lanaren inguruan eztabaidatuz.
Horrez gain, hausnarketen gehiengoak Giza Garapenerako Teknologietan perspektiba feminista txertatzearen eta honen zeharkakotasuna garatzearen garrantziari buruzkoak izan ziren, eta horretarako hiru dimentsioetan zehar (proiektuarena, kolektiboarena eta pertsonala) erakundean gauzatutako praktika feministen adibide ezberdinak erabili genituen.
Espazio oso aberasgarria izan zen eta espero dugu hausnarketa kritikorako eta ISF-MGI erakundean, praktiken bidez edota bolondres gisa, partehartzeko interesa piztu izana.
La entrada ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA GIZARTEA. Hegoa Institutuaren graduondoko ikasketetan buruturiko Giza Garapenerako Teknologien inguruko saioa aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios