Pasaden urtarrilaren 24ean, Aktibista Eskolaren edizio berri bati ekin genion. Sorkin, Jakintzen Iraultegia elkarteko kideak izan ziren lehen sesioa hau bideratu zutenak, eta bertan “maskulinitate berriek mundu zientifiko-teknologikoan” nola jarduten duten sentitu, hausnartu eta esploratu genuen.
Saioa funtsezko kontzeptu ezberdinen buruzko gogoetak elkarbanatzen hasi genuen. Genero-arrakaletatik gizon-taldeetara, patriarkatuari buruz dugun ikusmoldeari ere so eginez. Prozesuan zehar ideia ezberdinak aztertzera heldu ginen mundu zientifikoan ere dugun sexu-genero sistema ikusarazteraino. Zientzia zapaltzailetik emakumeek ikusezinarazte bikoitza jasaten duten. Alde batetik, emakumeek gizarteak legitimatutako zientzian egindako ekarpenak ez dira aitorzen. Beste aldetik, bizitzaren jasangarritasunerako eta emakumeek bereziki gauzatutako hainbat jakintza zientzia delakotik alboratu dira.
Zorionez, egoera hauetako asko feminismoetatik azaleratzea eta izendatzea lortu dira. Saioan adibidez matilda efektua moduan ezaguntzen dena aztertu genuen. Honek, emakume zientzialarien lanen lorpenetan gizon lankideei aitortza emateak sortzen duen oztopoari lotutako kaltea da. Genero mandamenduak emakumeak mundu zientifikorako gauza izan ez direlakoari ekiten ez badiogu, hauek garatzeko duten aukeren etekinean eragina du. Ertz asko aztertzeko, baita gogoak ere.
Zientziarekiko gertutasuna dugun emakume eta gizonak izanik, geure gorputzetan zein genero estereotipok eragin duten eta hauek kontzientzia kolektiboa nola bizirauten duten adierazi genuen. Emakume batzuk behin baino gehiagotan entzun behar izan dituzten esaldiak partekatu zituzten, “Zu zertan zabiltz ingeniaritzan? Zein zaila, ezta?” adibidez. Horiez gain, nola zalantzan jarria dituzten kasuren batean kargu batek duen boterea izan dutenean. Gizonen kasuan, zaintzak eta hazkuntzak onartzeak nola harritzen eta neurriz kanpo balioztatzen diren komentatu zen, emakumeei berriz ziurtzat jotzen zaienean.
Berdintasunezkoa ez den zientzia honen espirala apurtzeko asmoz ditugun orotariko erronka hauen panoramaren aurrean kokatzen joan ginen talde aurkikuntza honekin. Nagusituriko binarismotik irtetzetik hasi eta bizitza erdigunean duten jakintzak barneratuz zientzia hegemoniko ideia horren birformulazioraino. Gizon moduan ditugun eginbeharrak kontuan hartuz gero, garrantzitsua da gure posizio erosoetatik irtetea eta ditugun abantailei ere aurre egitea. Horrela iritsi ginen Aktibista Eskola honen lehen saioaren azken txanpara, nahiz eta ibilbide luzeago dugun aurretik.
La entrada Mundu zientifiko-teknologikoan maskulinitate berrien inguruan hausnartzen aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios