Pasadan otsailaren 28an Aktibista Eskolaren bigarren saioa izan genuen. Honako honetan, Herri Hezkuntzaren proposamena ezagutzeko nahiak bultzatu gintuen. Irakasle, ikasle eta gizarte eragileetako langileak batu ginen gure ikasketa prozesuetako praktikak eta bizipenak berrikusiz hauek Herri Hezkuntzaren printzipioei so egiten dieten (edo ez) jabetzeko.
Beatriz Casadoren bideratzearekin, hasteko saiora hurbildu ginenekin osatutako taldean zein zapalkuntza ardatz ager litezkeen aztertu genuen. Herri Hezkuntzatik ezkutatzen dena izendatzeko gonbita egiten da. Sexu/generoa sistema, adina, errealitate linguistikoa edota esperientzia metaketari loturiko ezberdintasunak talde dinamikari edota saioan zeharreko parte-hartzeari eragin ziezaiokeen berrikusi genuen. Botereak bistaratuz, plano ikusgaira ekarriz, hauek landuz. Horrela, Herri Hezkuntzak dakarren emantzipaziorako ideari forma ematen hasi ginen.
Herri Hezkuntza jendearen jakintzan oinarritzen da. Hori dela eta, hurrengo pausoa: batu gaituen gaiaren inguruan taldeak duen jakintza aztertzea. Herri Hezkuntza aurretiaz ditugun ezagutzak aintzat hartu eta horietatik eraikitzean datza, ikasitako guztiak gure bizitzan sentsua izan dezan. Bakoitzak Herri Hezkuntzari buruz zekiena elkarbanatuz, saioko bideratzaileak bere esperientzia ekarri zigun eta horrekin mapa osoago bat lortu genuen. Beste ideia askoren artean, Herri Hezkuntza hizketa prozesu bat, pentsamendu eta ekintzarako korronte bat, eta osoko ikuspegitik (emozioak, gorputza, esperientzia, adimena, etab.) etengabeko prozesu eraldatzaile baterako laguntzeko eredu bat denez gizarte eta politika konpromisorako edukiak testuinguruan jartzea bilatzen du.
Ez dago Herri Hezkuntza ulertzeko modu bakarra, begirada berri batetik birkokatzeko gonbita luzatzen digu. Hurrengo ariketetan, bitxikeria ezberdinak agertzen joan ziren, bide hauetan jorratzean izandako esperientzietako zailtasunak “sistema bankarizatua” (jakintza duenak hauek ez duenaren gain ezagutza jartzen duen eredua) heziak izanagatik direla erreparatuz. Ikasketa prozesuak bideratzean aldi berean zaintzearen eta erronkak egitearen arteko oreka zailaren inguruko gogoetarekin bukatu genuen. Herri Hezkuntza ekinean eratzen da.
La entrada Herri Hezkuntzaren ispiluan aurrez aurre begira aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios