Ingeniaritza eta Arkitektura Fakultateko Eskola ezberdinetako ordezkariekin hasierako protokolozko bisita eta bileren ostean, martxoaren 7an zientzian emakumeek egindako lana ikustarazteko ekintza batean parte hartu genuen eguzki energiari buruzko tailer batekin. El Salvadorreko emakume zientzilari ezberdinak gogoratzeaz gain, eguzki energiaren inguruan Maria Telkesen lana ezagutzeko aukera izan genuen.
Ekimen honetara, unibertsitateen artean zientzia eta teknologien ezagutza sustatzeko proiektuan barne dagoena eta El Salvadorreko Unibertsitateko Ingeniaritza Elektrikoko Ikasleen Elkartearekin burutu dena, ingeniaritza alor ezberdineko 30 ikasle (13 emakumezkoak eta 17 gizonezkoak) hurbildu ziren, eta eguzki laneen eredu batzuen talde eraikuntzarekin bukatu genuen.
Arratsaldean, Mekanikako Eskolara bisita egin genuen bertan ikasleek beren ikasketen amaierako lanean diseinatu eta eraikitako urezko sistema eredu ezberdinak ezagutzeko.
Aurreko egunean, Suchitotoko Buena Vista komunitatera hurbiltzeko aukera izan genuen ur-ponpaketa sistema ikusteko, eguzki energia eraginkor baten bidez osatzekoa dena, eta iturburua eta uraren biltegia banatzen duten bi kilometroak oinez egin ostean, Suchitotoko Ur Sistema Komunitarioaren Elkartearekin biltzeko aukera izan genuen.
Hurrengo egunean berriz, martxoaren 8an, emakume salvadortarrekin bat egin genuen politika eta justizia patriarkalaren aurrean duintasuna, autonomia eta eskubide eske.
La entrada Eguzki izpi eraldatzaileak aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios