Vidalina Moralesek Euskal Herrira eginiko bisitaren xedea El Salvadorko emakumeek lurraldearen eta Giza Eskubideen defentsan burutzen duten lana ezagutzera ematea da.

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 17 de abril de 2019

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 17 de abril de 2019

Pasa
den astean, Vidalina Morales gure artean izateko aukera izan genuen.
El Salvadorko kidea, komunitate-buru, natura defendatzailea eta
meatzaritza metalikoaren kontrako borrokaren kidea dugu Vidalina.

Energiaz
beterik eta nekaezin, Euskal Herrian egin duen geldialdian, Vidalina
Moralesek resistiendo al extractivismo lelopean,zazpi
jardunalditan parte hartu du, eta El Salvadorko komunitate antolatuek
hamarkada bat baino gehiagotan burututako meatzaritza metalikoaren
kontrako borrokaren berri eman digu. Borroka hori ohiz kanpoko
gertaera bilakatu da Latinoamerikan. Izan ere, meatzaritza metalikoa
debekatu duen lehenengo legea, eta bakarra, ekarri du. Lorpen honek
ez du esan nahi gatazkarekin amaitu denik, meatzaritzan jarduten
duten enpresa handiek jarraitzen baitute presio egiten El Salvadorko
azpi-zorua bereganatzeko. Hala ere, garaipen adibidea bihurtu da, eta
lurralde desberdinetako borrokentzak inspirazio-iturri bihurtu da.

Unibertsitatean
eskaini zituen aurkezpenetan – Donostiako UPV/EHU-ko Ingeniaritza
Eskolan, Bilboko UPV/EHU-ko Ingeniaritza Eskolan eta Leioako
UPV/EHU-ko Arte Ederretako fakultatean-, Vidalinak nabarmendu zuen
akademiaren garrantzia nekazaritza eremuetako borroketan,
problematika desberdinen argudioetarako ikerketak eta txostenak
ahalbidetzeko tresna gisa. El Salvadorko kasuan, hala izan zen, non
ikerketa zientifikoek munta berezia izan baitzuten egiaztatzeko
meatzaritzak ingurunearen kontra zituen eraginak.

Morales
protagonista duen No tenemos miedo dokumentalak meatzaritza
metalikoaren kontrako borroka-prozesua biltzen du. Lehenago
aipaturiko fakultateetaz gain, ikus-entzunezko formatuan proiektatu
zen Donostiako Koldo Mitxelena kultur-gunean, Tolosako Leidor zineman
eta Basauriko Marienea emakumeen etxean. Proiekzio bakoitzaren
ondoren, publikoak aukera izan zuen giza-eskubideen
defendatzailearekin zalantzak eta jakin-minak partekatzeko.

Azkenik,
ekintzarik potoloenak Bilboko Bilborock-en izan zuen tokia, Silvia
Federici, Rosa Lago, Sara Ibañez eta Estitxu Villamor aktibista
ekofeministekin batera, zeinek haien ingurumenaren aldeko borrokak
partekatu zituzten ikuspuntu feminista batetik. Guztiek nabarmendu
zuten ingurumen-eraginek ondorio zuzenak dituztela emakumeengan.
Moralesek azaldu zuen nola uraren arazoek bereziki emakumeengan
dituzten, eta hori dela eta, El Salvadorren borroka emakumeek burutu
zutela, hein handi batean, El Salvadorko emakume bati, borrokan
sartzeko, etxetik eta komunitatetik irtetea dakarren guztiarekin.

Laburbilduz,
Vidalina Moralesek Euskal Herrira egin duen bisita ikasketa prozesua
izan da. El Salvadorko emakumeen lana ezagutzea lurraldearen eta Giza
Eskubideen defentsan inspirazio-iturri da beste borrokentzat eta
erresistentzian dauden beste lurraldeentzat.

La entrada Vidalina Moralesek Euskal Herrira eginiko bisitaren xedea El Salvadorko emakumeek lurraldearen eta Giza Eskubideen defentsan burutzen duten lana ezagutzera ematea da. aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.