EMAKUME DEFENDATZAILEAK. Ekofeminismoaren proposamenak eta indarkeriarik gabeko bizitzak

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 29 de mayo de 2019

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

miércoles 29 de mayo de 2019

El Salvador kontraste askotako herrialdea da.

Alde
batetik, feminizidioen herrialdetako zerrendetan latinoamerika mailan
lehen postuan, eta mundu mailan Siria eta Lesotoren ostean aurkitzen
da. Amnistia Internazionala erakundearen azken txostenean El Salvador
emakumeentzako arriskutsuenetarikoa den herrialdea dela adierazten da
genero indarkeriari dagozkion indize altuak direla eta. Horrez gain,
abortua guztiz debekatzen duen legedia dago indarrean, emakumeen
aurkako hainbat urtetako zigorrak ezarriz, baita
osasun-langileentzako ere. Bat-bateko abortua edota larrialdi
obstetrikoa izan duten emakumeak erailketa larriagotua gauzatzeagatik
erruduntzat ebazten dituzte.

Bestalde,
herrialde honetan bertan, 2017ko martxoan meatzaritza metalikoa
(urrea, zilarra eta beste metalen ustiapena) debekatzen duen legedia
onartu zen, mundu mailan lehenengoa izanik, lurraldearen
defendatzaile diren emakumeen borrokaren ostean. Hori lortzeko
komunitateetako erakunde eta gizarte mugimenduak hamarkada bat
meatzaritza enpresen kokatzearen aurka aritu dira, honelako
proiektuek herrialdeko ekosistemetan eta pertsonen bizitzetan, batez
ere emakumenetan, duten inpaktua salatuz.

Txanpon
berdinaren bi aurpegiak dira. Alde batean, emakumeak ditugu
lurraldeari eragiten dioten gaitzak antzematen lehenak. Beraiek dira
borroka hauen oinarri eta gauzatzaile, beraien lan produktibo,
erreproduktibo eta komunitarioetatik. Beste aldean, kontuan hartuz
emakumeon gorputza dela bizi dugun lehen lurraldea, emakumeok
lurraldearen defentsan duten jokaera adierazgarria da, norbanakoen
zein kolektiboen zein komunitateen eskubideak defendatzean.

Testuinguru honetan, nolakoa da emakume defendatzaileen borroka kontrastezko El Salvador moduko herrialde batean? Zeintzuk dira emakumeen eskubideen defentsarako gauzatu eta gauzatzen ari diren proposamenak?

Silvia Guadalupe, Marleni del Carmen Ortiz eta Deisy Otilia Rivas datorren ekainaren 4an Louise Michele liburudendan izango dira ekofeminismotik dakartzaten beraien proposamenak eta El Salvadorren indarkeriarik gabeko bizitzak lortzeko lanetan dituzten esperientziak elkarbanatzen.

Silvia
Guadalupe eta Marleni del Carmen Ortzi Concertación de Muejes de
Suchitoto (CMS) erakundeko kideak dira. CMS emakumeen antolamendurako
bilgune da Suchitoton emakumeen autonomia sustatzeko, horrela
emakumeok indarkeriarik eta bereizketarik gabeko gizarte justuago,
demokratikoago eta berdintasunezkoa izateko asmoa duena. Horretarako
lau esparru lantzen ditu: erakundeen eta lidergoen sendotzea, sexu
eskubideak eta ugalketa eskubideak, emakumeek indarkeriarik gabeko
bizitza askeak izateko duten eskubidea, eta autonomia ekonomikoa.

Silvia
eta Marlenik testuinguru honetan jardunaldi hau aprobetxatuko dute
beraiek eginiko ikerketa bat aurkezteko, ekonomia solidarioa eta
elikadura burujabetza gauzatzeko praktika ekofeministen
inguran
burutu dutena.

Bestalde,
Deisy Otilia Rivas Asociación de Desarrollo Económico Social de
Santa Marta (ADES) erakundeko kidea da. Erakunde honek nekazaritza
ekologikoa eta jasangarria sustatzen, ingurugiroa errespetatzen eta
giza garapenaren funtsa den giza eskubideen aldarrikapenean dihardu,
formakuntza prozesuak eta herri-komunikazioa bultzatuz.

Horrez
gain, CMS erakundeak ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetza
gauzatzeko praktika ekofeministen
inguran burutu duen ikerketa
eta kolore anitzeko emakumeak borrokan argazki erakusketa
aurkeztuko dira.

Deisy
Otilia Rivas Asociación de Desarrollo Económico Social de Santa
Marta (ADES) erakundeko kidea da. Erakunde honek nekazaritza
ekologikoa eta jasangarria sustatzen, ingurugiroa errespetatzen eta
giza garapenaren funtsa den giza eskubideen aldarrikapenean dihardu,
formakuntza prozesuak eta herri-komunikazioa bultzatuz. Horren
adibide da informaziorako eta komunikaziorako teknologien erabilera
ezagutarazi eta erabiltzeko landa eremuko emakumeekin eginiko
prozesua, horrela gizonezkoei erlazionatzen zaizkien teknologia
berriekiko generoari dagokion eten digitala hautsi asmoz.

Emakumeen
parte-hartze, trebakuntza eta ekintza gune izan zen honetatik
emaitzen den kolore anitzeko emakumeak borrokan argazki
erakusketa ere jardunaldia izango da.

El
Salvadorreko hiru emakumen hauek «EMAKUME DEFENDATZAILEAK.
Ekofeminismoaren proposamenak eta indarkeriarik gabeko bizitzak»

jarndunaldian parte hartuko dute. Solasaldia SETEM Hego Haizea eta
Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteok antolatu dugu, El Salvadorren
emakumeen eskubideen defentsaren inguruan solasteko.

El
Salvadorreko emakumeen borroka ezagutzea beste hainbat lurraldetako
borrokentzako inspirazio iturri dira.

La entrada EMAKUME DEFENDATZAILEAK. Ekofeminismoaren proposamenak eta indarkeriarik gabeko bizitzak aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.