El Salvadorren energia elektrikoaren kostua oso altua da. Energia honen zerbitzuaren pribatizazioak tarifen %900eko gorakada eragin izan du, 1997ko urtarrilean Kwh bakoitzeko prezioa 12 zentabotik abenduan 1,19 colonetara igo baitzen. Prezioaren igoera honek komunitate askotan ur iturri edangarrien sistemen porrota ekarri zuen, beste batzuetan haien jaitsiera nabarmengarria izan zen, eta komunitate gutxietan sistema hauek era prekarioan dihardute.
Tarifen zehaztapenak etxebizitzaren kontsumoa hiru taldetan sailkatzen ditu: lehenengoa, orduko 0 eta 99 Kw arteko kontsumo taldea, bigarrena orduko 100 eta 199 kw bitartekoa, eta azkena orduko 200 Kwtik gorako etxebizitzen taldea. Uraz hornitzeko ponpaketa behar duten komunitateak hirugarren talde honetan kokatzen dira. Bertan, kilovatioaren batez-besteko prezioa 0,15$eko izaten da, fakturetan 500$etara igo daitekeena. Beraz, tarifa hauek ez dira erraz ordaintzekoak, ezta 100 etxebizitzatik gorako komunitateetan ere.
Egoera hau kontutan izanda, eguzki-energiarekin sortutako ur ponpaketaren interesak gora egin du. Ponpaketa honek, eguzkiak egunean zehar sortzen duen energian oinarritzen da eta energia honek metaketa-sistema betetzeko balio du, behar denean prest eta erabilgarri eduki ahal izateko. Horrela, bateria kutsatzaile eta garestiko erabilera saihesten da, sistema elektrikoa sinplifikatzen da eta eguzki-energiaren ustiapena optimizatzen da.
Euskal Herriko Unibertsitatea eta El Salvadorren arteko elkarlana partekatzeko aukeraz baliatuz, Esther, MGI-ko kidea-rekin, eguzki-ponpaketa sistemaren inguruko trebakuntza eta ulermen jardueretan parte hartu dugu. Kokalekua El Rodeo kantoia izan da, Victoria udalerriko Santa Marta-n dagoen kantoia, Euskal Herriko MGI-k gai anitzetan elkarlanean urteak daramatzan kantoia, hain zuzen ere. Komunitatean bizi diren pertsonen, teknikarien eta beste agente ezberdinen ponpaketa sistemaren diseinuari buruzko kezkak eta zalantzak aurreko urtetik zetozen. Honekin batera, elektrizitatetik eguzki energia iturrira aldatzeko proiektu batzuk agertu ziren.
Formakuntza saioetan sistema honek zertan datzan azaldu zen, bai atal hidraulikoa bai elektrikoa ere; sistema honen abantailak, hobekuntzak eta behar duen mantenua argi azalduz.
Suchitoto udalerriko Buena Vista komunitateak sare elektrikoa erabiltzen duen ur ponpaketa sistema aldatzeko interesa aurkeztu du; haiek ere eguzki-energiarekin bat badatoz. Orain arte erabili duten sistema honen gastu finkoak diru-sarrerak baino handiagoak dira, nahiz eta ezarri duten ur prezioa nazionala baino altuagoa izan.
Eva, Euskal Herriko MGI-ko kidea, El Salvadorren izango dugu uda honetan Ingeniaritza Elektroniko Industriala eta Automatika ikasketen Gradu Amaierako Lana prestatu ahal izateko: ur ponpaketaren energia iturriaren diseinua, hain zuzen ere.
La entrada Eguzki-energiarekin sortutako ur ponpaketa El Salvadorren aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios