Hizkuntza
ez da soilik errealitatea izendatzeko baliabidea: hizkuntzak
errealitatea eratzen du. Hizkuntzaren bitartez lortzen da
normalizazioa eta ikusezintasuna, ideologia transmititzen da,
estereotipoak indartzen dira, errealitateak isilarazten dira eta
desberdintasunak betikotzen dira. Horregatik da garrantzitsua
erabiltzen dugun hizkuntzaren gaineko kontzientzia hartzea eta gure
pentsamenduaren egitura patriarkal eta kolonialak atzean utziko
dituzten komunikatzeko era berrietara desikastea.
Ez da lan erraza: ez da hitz baztertzaileak inklusiboengatik
ordezkatzeko kontu soila. Hausnarketa honetan sartzeak, era sakon
batean munduari eta geure buruei nola begiratzen diegun aztertzea
dakar.
Erronka
hauek guztiei heltzeko Gladys
Giraldo Velásquez ekintzaile feminista eta Arabako Emakumeen
Asanbladako eta Gasteizen sortu berri den Sorginenea taldeetako
kidearekin solasteko
aukera izango dugu. Interesa baldin baduzu taldean hausnartzeko gure
komunikatzeko formen gainean dauden logika kolonial eta arrazisten
inguruan, hurrengo irailaren 26ko saiora gonbidatzen zaituztegu.
Parte hartu nahi izanez gero, bidaliguzu AKTIBISTEN ESKOLA izenburua
duen
posta
elektronika hezkuntza@euskadi.isf.es
helbidera, bertan azalduz saioan parte hartzeko dituzuen motibazioak.
Bertaratu ahal izateko, ez da beharrezkoa Aktibisten Eskolako aurreko
saioetara etorri izana. Zure zain gaude!
Data:
2019ko
irailaren 26a, osteguna.
Ordua:
17:00-19:00
Tokia:
Bilboko
Ingeniaritza Eskola,
P1G1 gela
La entrada Hizkuntza (feminista) ez-arrazista baten alde aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios