Azken urteetan gure aisialdi eta kontsumoaren antolaketa asaldatzen duten aplikazio eta komunitate digital andana darabilgu. Jakin badakigu askok langileriaren eskubideen merketzeri lotuta daudela, bertako kontsumoa oldartzen dutela edota geure bizitzen prekarizazio prozesuei eragiten diela. Ezagunak dituzu Uber, Glovo edota AirBnb? Hala ere, bada beste aplikaziorik. Gizarte Berrikuntza Digitaletik elkarrekikotasuna, lankidetza eta elkarren arteko laguntza ardatz dituzten ekimenak sustatzen dira. Gizarte eta elkarlaneko ekonomiari eta sarbide irekiari loturiko esperientziak dira. Gustatuko litzaizuke ideia hauek lantzen dituzten esperientziak ezagutzea?
Gizarte Berrikuntza Digitalaren baloreetan sakontzeko eta gizarte eraldaketarako apustuan dabiltzan esperientzia ezberdinak ezagutzeko Joseba Sainz de Murieta (ISF-MGIko kidea) izango dugu hizlari. Taldean hausnartzeko eta Gizarte Berrikuntza Digitalaren oinarriak dituzten ekimen hauen mapatzera hurbiltzeko, datorren urriaren 31n, ostegunean, izango dugun saiora gonbidatzen zaituztegu.
Bertan parte hartzeko, bidali mezu bat hezkuntza(arroba)euskadi.isf.es helbide elektronikora, honen gaian AKTIBIST ESKOLA adieraziz eta bertan parte hartzeko motibazioak adieraziz. Saio honetara bertaratzeko, aurreko Aktibista Eskoletako saiotan parte hartzea ez da beharrezkoa. Zure zain gaude!
La entrada Gizarte Berrikuntza Digitala: bizitza erdigunean jartzen duen teknologia baten alde aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios