“El derecho de huelga se consigue haciendo huelgas; el derecho de reunión, reuniéndose; el derecho de asociación, asociándose; y todos estos atributos de la libertad, es únicamente la acción de masas la que puede acabar imponiéndolos.”
Marcelino Camacho (1976)
Indarrean dagoen sistema neoliberalak merkatuaren eta banketxeen interesen esku uzten du ekonomia, horrek aberastasunaren banaketa geroz eta muturrekoa eta eskubide sozialen eta lan-baldintzen murrizketak dakartza. XX. mendean kale borrokaren eta langile borrokaren bitartez lorturiko garaipenak ezerezean geratzen ari dira indarrean jarri diren lan eta pentsio erreformen ondorioz. Neurri horiek kapitalari boterea ematen diete pertsonei bizitza duina lortzeko beharrezkoak diren errekurtsoak murriztearen truk.
Eusko Jaurlaritzaren
datuen arabera, gaur egun, 200.000 pertsona inguru bizi dira
pobrezia-arriskuan Euskal Autonomia Erkidegoan; 2016 eta 2018 urteen
artean, pobrezia-maila % 48 igo da, pentsionistek haien
erosahalmenaren % 6a galdu dute eta kontratu berrien % 92a
aldizkakoak dira. Gainera, sektore publikoa ahuldu egin da
osasungintza eta hezkuntza murrizketen eta zerbitzu publikoen
pribatizazioaren ondorioz.
Hori dela eta,
hainbat mugimendu sozialek eta sindikatuk sorturiko Euskal Herriko
Eskubide Sozialen Karta sinatu dituzten eragileek hurrengo
urtarrilaren 30ean, osteguna, greba egiteko deia luzatu dute,
zeinera Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza batuko den.
Kalitatezko enplegua eta eskubide sozialen defentsa aldarrikatzen
ditugu, hau da, bizi-baldintza duinak.
Zehazki, grebak
2010eko eta 2012ko lan erreformen indargabetzea eskatzen ditu, asteko
35 lan-ordu dituen 1200 €-ko soldata minimoa , gizon eta emakumeen
arteko soldata arrakalarekin amaitzea, jubilazio-adina 65 urtera
jaistea 1085 €-ko pentsio minimo batekin eta etxeko eta zaintza
lanak gainontzeko enpleguak dituen eskubide bertsuak izatea.
Horrez gain,
hezkuntzaren merkantilizazioak, arlo unibertsitarioan ikerketa
etapetara luzatzen dena, gaztaroa prekarietatearekin lotzen ditu
erarik eta perbertsoenean, kontratu zantarrakin eta esplotazioarekin
aurkitzen direlako gazteak aurrez-aurre enplegua lortzean.
Eta, Euskal Herriko
Eskubide Sozialen Kartaren oinarriak helarazten duen bezala, bizitza
duin eta jasangarrien bermea elkarkidetasunetik, justiziatik eta
pertsonen eta herrien arteko berdintasunetik dator.
Gauzak beste era batera egin daitezke eta egin behar dira. Ekintza politikoaren eta instituzionalaren lehentasunak aldatzea beharrezko da, pertsonak eta haien interesak merkatuaren interesen gainetik, eta lana kapitalaren interesen gainetik jarriz.
La entrada U30 GREBA: Lan, pentsio eta bizitza duina aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios