Gaur,
otsailaren 6a, San Mameseko atarian kontzentratu gara barruan
garatzen ari den lan jardunaldia eta enpresen aurkezpenaren harira,
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak antolatuta. Izan ere, ikasleei
lanbide posibleak erakusten zaizkien ekimen honetan armagintzan
aritzen diren enpresa batzuk daude.
Oraingo
ekimen honetan, ikasleek eta graduatuek aukera izango dute
armagintzari lotutako aktibitateak dauzkaten enpresetara hurbiltzeko,
Sener ala ITP kasu. Modu honetan, era zuzenago edo ez hain zuzenago
beste herrien suntsiketaren erantzuleak diren enpresetan lan egitea
eta enpresa hauekiko kolaborazioak izatea normaltzat agertzen da.
Honen aurrean esan nahi dugu lanaren, ikerketaren edota garapenaren
aitzakiapean dena ez dela zilegia. UPV/EHUko zuzendaritzatik ohikoak
dira aipamenak balioei, etikari, erantzukizun sozialari, begiruneari…
baina ez omen dago arazo handirik hemendik milaka kilometrotara
heriotza eta suntsiketa eragiten dituzten jardueretan parte hartzeko,
unibertsitate publikoan garatutako ezagutzaren parte bat horretara
bideratuz.
Jardunaldi
mota hauek ez dira berriak, ezta UPV/EHUtik eta, bereziki, Bilboko
Ingeniaritza Eskolatik armagintzarekiko eta militarismoarekin
izandako kolaborazioak ere. Hain zuzen ere, azken urteetan UPV/EHUk
hainbat ikastaro eta mintegi antolatu ditu Defentsa Ministerioarekin
baterai,
2019ko uztailean Elkano goraipatzeko estropadan parte hartu zuen El
Saltillo itsasontziaren bidez Armadaren gerraontziaren alboanii,
Espainiako Plataforma Teknologiko
Aeroespazialaren parte da armagintza eta Defentsa Ministerioaren
entitate batzuekin bateraiii,
edota armagintzan parte hartzen duten
zenbait euskal enpresekin hitzarmen eta kolaborazioak ditu, ikasleek
praktikak egiteko baita ikerketa garatzeko ere.
Izan
ere, zuzendaritzaren jarrera itxuratia da, dokumentatuta eta
eskuragarri dauden harreman hauek ukatuz (edozein kasutan, kontuan
hartu behar da kontratu eta kolaborazio gehienak ez direla publikoak;
bestela, zerrenda luzeagoa izango litzateke), legalitatearen barruan
daudela argudiatuz edota gerra aktibitateetara ez daudela bideratuta
esanez. Adibide bat jartzeagatik, 2019ko azaroan egindako klaustroan
galdera bat igorri zitzaion Gobernu taldeari, haiek beraiek
iragarritako ikerketa
eta berrikuntza politika eta praktika arduratsuei buruz, praktika
arduratsu horien artean armagintzari lotutako enpresa eta
entitateekin ez kolaboratzea ezarriko zen galdetuz. Erantzuna ukazio
biribila izan zen: “Gaurdaino ez da horrelako neurririk ezartzeko
beharrik sumatu, ez baita gauzatu armagintzan eragina duen
kolaboraziorik UPV/EHUren eta bestelako
erakundeen
artean”. Baina ukazioak ezin du errealitatea ezabatu.
Horregatik
guztiagatik kontzentratu gara gaur hemen, beste herrien
suntsiketarekin eta pertsonen heriotzarekin aberasten diren enpresak
ongi etorriak ez direla esateko, UPV/EHUren zuzendaritzak beste
aldera begiratze eta justifikazio jarrerak alboratzeko eskatzeko eta
unibertsitate publikoak armagintza eta militarismoari lotutako
enpresa zein entitateekin dauzkan harremanak bertan behera uzteko
exijitzeko.
“Gerra eman eta zabal zazu” ez dadila izan UPV/EHUko leloa.
La entrada Heriotza-enpresak ez dira ongi etorriak UPV/EHU, armagintza enpresekiko kolaborazioa eten! aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios