Giza eskubideen urraketa Muga Greko-Turkiarrean eta Balkanetako ibilbidean. Europar Batasuna konplizea da!

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 12 de marzo de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 12 de marzo de 2020

Siriatik, Turkiatik eta Greziatik iristen zaizkigun azken albisteek, baita Balkanetako migrazio bideko egoerak ere, giza balio eta balio demokratikoak dituzten pertsona guztien alarmak astintzen dituzte.

Badirudi erregimen tiraniko batek eta eskualdeko eta munduko pontetziek  Kurdistaneko eta Siriako bizilagunen genozidioa eragitea erabaki dutela. Honek Siriako gerraren gorakada eta desplazamendu masiboa eragin du. Ondorioz, Mediterraneoan aurretik zegoen egoera katastrofikoa , imajinatu ezinezko mailetara bultzatzen ari da.

Alde batetik, Greziak Turkiarekin duen muga eta Turkiak Siriarekin duen muga itxi dituztela salatzeko beharra dugu. Beste aldetik , Bi lurralde hauen indar polizial eta militarrek errefuxiatuekiko duten jokabide krudel eta ankerra, errefuxiatuen egoera helburu politikoekin erabiltzen dela, mugimendu xenofoboak handitzen ari direla eta kazetari eta erakunde humanitarioak , Zaporeak eta No Name Kitchen esate baterako   , pairatzen ari diren erasoak ere salatu behar ditugu. Eta honen aurrean Europako eta Euskal Herriko Biztanleei erantzuna emateko eskatu behar dizuegu.

Turkiako gobernuari exijitzen diogu Siriarekin dituen mugak ireki ditzala, gerratik ihesi doazen pertsonei tratu humanitarioa eman diezaiela, eta ez dezala erabili migratzaileen eta errefuxiatuen egoera, ez Siria iparraldean dituzten plan politikoetarako, ezta Europako Batasunarekin dituzten negoziazioetan kontzesioak lortzeko ere.

Greziako gobernuari eskatzen diogu mugak ireki ditzala eta, bere politika errepresiboa eta Turkiarekin muga egiten duen itsasoan egindako maniobra militarrak bezalako mehatxuak alde batera utzita, tratu humanitarioa eman diezaiela Europar Batasunean sartu nahi duten pertsonei, Europa erdialderako bidean Greziatik mugitzeko duten eskubidea bermatuz. Greziako eta Hungariako gobernuak iragarritako asilo eskubidea etetea Genevako Konbentzioaren urraketa nabarmena da.

EBri exijitzen diogu bere mugak irekitzeko eta gerratik edo muturreko pobreziatik ihesi Europara iristen den jendea bizitzera behartzen duten baldintzak hobetu eta konpontzeko. Ibilbide legal eta seguruak ireki ditzala, gatazketatik eta jazarpenetatik ihesi doazen pertsonek bizitza jolastu behar izan ez dezaten hona iristeko, mugetan giza eskubideak errespeta ditzala eta pertsonak babes ditzala.

Era berean, Europako Hegoaldeko mugaren itxieran eta Europan Espainiako Estatua buru duen Turkiari armak saltzean zuzenean inplikatuta dauden Espainiako eta EAEko gobernuak apelatu nahi ditugu. Eta Greziara polizia bidaltzearen albistearen aurrean, Espainiako Gobernuari exijitzen diogu ez laguntzeko pertsona migratzaileeta babes biladabiltzanen aurkako sarraskiari, baita honako hauek ez parte artzea ere Guardia Zibil eta Polizia Nazionaleko indarrik Greziako mugara.

GELDI DEZAGUN MIGRATZAILEEN AURKAKO GERRA!

Ongi etorri Errefuxiatuak Plataforma, 2020ko Martxoan

La entrada Giza eskubideen urraketa Muga Greko-Turkiarrean eta Balkanetako ibilbidean. Europar Batasuna konplizea da! aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.