Une zail eta nahasi hauetan hausnarketa kritikorako gune bat ireki nahi dugu osasun-larrialdiak bigarren mailan uzten ari dituen gai batzuen inguruan. Zein rol jokatzen ari da teknologia digitala krisi honetan? Nola ari dira kudeatzen gure osasunari/mugikortasunari buruz “lagatzen” ari garen datu kopurua? Larrialdi-egoera batean gaude, Naomi Kleinek “shockaren doktrina” lanean deskribatzen dituen agertokien antz handia duena. Bizi garen momentu hau finantza- eta enpresa-eliteek balia dezakete buruan aspalditik zituzten ideiak eta proiektuak aplikatzeko.
Zein mundu geratuko zaigun eta big data-k gure bizitzetan zein rol jokatzea nahi dugun pentsatzeko unea da. Horretarako, saio bat antolatu dugu La Jes hackfeministarekin, Sursiendo kolektibokoa. Chiapasen (Mexiko) kokatutako ekimen bat dugi hau, software librearen, teknopolitikaren eta ondasun komunen inguruan lan egiten duena, besteak beste. Zigor-esparruen zerbitzura dauden zailgo- edo arakatze-sistemak aplikatzeak zailgo-egoera orokor batean jartzen gaitu, zeinak COVID-19 ostean dinamika horien ondorioei buruz galdetzera garamatzan. Giza eskubideen (digitalak) ikuspegitik aztertzea merezi duten hainbat urrats eman dira Iparretatik Hegoetara.
Gure aurrez aurreko saioak berreskuratu ahal izateko zain gaudenez, kasu honetan bideokonferentzia baten aldeko hautua egin dugu Jitsi plataformaren bitartez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza kopuru mugatua egongo da) eta saio honetan nola parte-hartu jakin dezazun, idatzi hezkuntza(arroba)euskadi.isf.es. helbide elektronikora. Animatu eta (modu seguruan) ikusiko dugu elkar sareeetatik!
Saioa: Eskubide digitalen urraketa alarma globaleko egoeran
Hizlaria: La Jes, Sursiendo Kolektiboa
Data: 2020ko apirilaren 8a, asteazkena
Ordua: 18:00-20:00
Tokia: Jitsi plataforma (postaz jakinaraziko dizugu, aurretiazko izen-ematea)
Hizkuntza: gaztelania
La entrada Eskubide digitalen urraketa alarma globaleko egoeran aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios