Zuk Zeuk Egin Lab 1.0: Bizikletarekiko grina konfinamenduan (ere bai). Bihurtu bizikleta estatiko eta jarraitu pedalei eragiten

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 24 de abril de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

viernes 24 de abril de 2020

Pedalei eragiten diozun bitartean aire freskoa berriz ere sentitzeko gelditzen diren egunak kontatzen zabiltza? Denetarako irtenbiderik ez daukagu baina, itxaroten dugun bitartean, Zuk Zeuk Egin Lab 1.0 tailer praktikoei esker, burujabetza energetikoagatik eta mugikortasun iraukorragatik gehien egiten duen garraiobidearekin elkartzeko saioa proposatzen dizugu. Ez daukazula bizikleta estatikorik? Ez kezkatu: zure bizikleta estatiko bihurtzeko modu erraz eta eskuragarria moldatu dugu.

Apirilaren 30ean, 18:00etan, Zuk Zeuk Egin Lab-en bigarren saioan izango gaituzu zain, bizitza iraunkorrak eraikitzeko eztabaidazko giro praktiko batean. Oraingo honetan, MTB Andreak  kolektiboak saio bat eskainiko digu, konfinamendu garaian bizikletarekin berriko topo egin ahal izateko. Zure bizikleta estatiko bihurtzeko tutorial erraz batekin hasiko gara: ikusiko duzu aurkitzeko errazak diren material eta tresnekin zer nolako emaitza ona lortuko dugun! Behin guztiok etxean kirola egiteko bizikleta dugula, spinning saio bat egingo dugu musika feministaren erritmora, baita luzatze ariketa batzuk ere, bizikleta maite dutenentzat bereziki prestatuta. Animatzen zara? Taldean irten ezin garen bitartean, birtualki batzea proposatzen dizuegu, esperientzia partekatzeko komunitatea sortzen jarraitzen dugun bitartean.

Saioa bideokonferentziaz burutuko da, Jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak daude) eta zein tresna behar dituzun denboraz jakin dezazun, idatzi hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sareetan ikusiko dugu elkar!

Saioa: Bizikletarekiko grina konfinamenduan (ere bai)

Hizlariak: MTB Andreak 

Data: 2020ko apirilaren 30a, osteguna

Ordua: 18:00 – 20:00 (Europako ordu zentrala, UTC +01)

Tokia: Jitsi (posta bitartez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)

Hizkuntza: gaztelania

Taller_Bici

La entrada Zuk Zeuk Egin Lab 1.0: Bizikletarekiko grina konfinamenduan (ere bai). Bihurtu bizikleta estatiko eta jarraitu pedalei eragiten aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.