Larrialdi-egoera deklaratu zenetik El Salvadorren 700 salaketa baino gehiego izan dira giza eskubideen bortxaketagatik
Duela egun batzuk, Santa Martako ADESeko (Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkartea) zuzendaria entzuteko aukera izan genuen. El Salvadorren Covid-19 pandemiaren ondorioz konfinamendua nola bizi duten azaldu zigun, El Salvadorreko biztanlerian eragin handien izan duten ondorio ekonomiko eta sozialak azpimarratuz.
Martxoaren hasieran dekretatu zen larrialdi-egoera eta, ordutik, giza eskubideen bortxaketarekin erlazioa duten 700 kasu baino gehiago identifikatu dira. Kasurik muturrekoena indarkeria matxistaren salaketena da, konfinamendua hasi zenetik 932 dira eta. El Salvadorren, larrialdi-egoera hasi eta bi hilabetera, heriotza gehiago izan dira feminizidiogatik koronabirusagatik baino.
Ekonomiari dagokionez, geldialdiak oso ondorio larriak ditu. 1823az geroztik, Estatu Batuek bai El Salvadorren baita Latinoamerikako beste herrialde askotan ere duten eragina gero eta handiagoa da, gauzak egiteko modu jakin bat ezarriz. Adibidez, Latinoamerikako gobernu progresistak, AEBk ondo ikusten ez baditu, baliogabetu, borrokatu edo ukatu egiten dira, batez ere herrialde hauek euren baliabideak modu burujabean erabili nahi dituztenean. Kasurik latzenak Bolivia edo Venezuela dira.
Erdialdeko Amerikan, narkotrafikoari eta delinkuentziari aurre egiteko diskurtsopean, gobernuak kontrolatzen dituzte elite estatubatuarren interesen aurka jardun ez dezaten. Horretarako, transnazionalek baliabide naturalak ustiatzeko agenda ezarri da. Meatzaritza metalikoa AEBetako, Kanadako, Australiako eta Europako transazionalen jarduera nagusia izan zen, jarduera horren aurkako legea lortu arte.
40 urte baino gehiago politika neoliberal horiekin egoteak milaka pertsona euren lan seguruak alde batera uztea eta jarduera informal batera jotzea ekarri du. El Salvadorreko biztanleria aktiboaren %80 inguru ekonomia informalean diharduela esaten da, hau da, egunero irten behar duela familiaren mantenua lortzeko. Eta larrialdi-egoeran ezin dute hau egin, kalera irtetzea debekaturik dagoelako.
El Salvadorreko gobernuak 300$ familia bakoitzeko emango zituela jakinarazi zuen, nahikoa ez den kopurua familia oso baten oinarrizko beharrak betetzeko konfinamenduan daramatzaten ia 2 hilabeteetan, eta are gehiago erroldarik ez duen herrialde batean. Diru hori ez da familia guztietara iritsi, populazioaren %25ari baino ez zaiola heldu uste da, jarduera informalekin bizi den biztanleria baino askoz gutxiagori.
Landa-eramuan, gainera, komunitateek beste egoera batzuei egin behar diete aurre: adibidez, garraioa etetzeak oinarrizko baliabideak lortzeko hiriguneetara joan ezina dakar, hala nola, mantenurako, higienerako, laguntza medikorako edo larrialdi-egoeran konfinamenduari aurre egiteko oinarrzkoak lortzeko.
Egoera honen aurrean, hurrengoak dira herrialdeak dituen zenbait erronka:
- El Savadorreko ekonomia dolarizatua da, diru burujabetza galdu zuena. Horregatik, dolar estatubatuarrak jasango duen krisiaren eraginpean dago.
- Krisi hauetan beti daude etekina ateratzen duten botereak. Alde honetatik herrialdeak izango duen arazoetako bat premiazko produktuen prezioaren igoera izango da.
- El Salvador ekologikoki hondatuta dagoen herrialdea da eta egungo krisi ekonomikoak errealitate honetan eragina izango du.
- Mendeko herrialde da, kontsumitzen dituen elikagaien portzentai handia inportatzen baitu.
Horregatik, Antonio Pachecok esan zigun bezala, funtsekzkoa da erakunde komunitarioak eta emakumeen eta gazteen lidergoak sustatzea, komunitateek erronka hauek ezagutzek eta aurre egin diezaioten.
La entrada GIZA ESKUBIDEEN BORTXAKETA ALERMA-EGOERAN aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios