Azken hilabeteotan gizarte gisa jasaten ari ginen arrakala asko nabarmentzen hasi dira. “Urruntze soziala” deiturikoa ezarri zaigun eta zainketa lan garrantzitsuenak etxeetan berriro ipini diren garai honetan, auzo- eta eskualde-mugimendu asko berriro jarri dira martxan, bizi ditugun larrialdiei aurre egiteko laguntza-sareak kolektibitatetik eta elkarrekiko dugun interdependentzia onartzetik bakarrik sor daitezkeela erakusteko.
Gogoeta hauen bidez, Covid-19 pandemiatik haratagoko testuinguruaren irakurketa eta zainketa sareetako kolektibo desberdinek egindako lanari buruzko saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Larrialdi-egoeratik haratago, gure lurraldeetan komunitatea sortzeko eta bizitzari eusteko oinarrizko mugimenduen garrantzia ikusarazteko, Mérce Cortina, De Monfort University-ko hiri-politiketako irakaslea, CURA (Centro de Investigación Urbana y Austeridad) erakundeko kidea eta giza mugimenduetan eta auzo identitatean aditua izango dugu. Halaber, Fernando Fantova (Sanfran Auzo Sarea) eta Mati Iturralde (Zuia, ElkarZainduz) izango ditugu gurekin, konfinamendu asteetan egindako ekintzak eta etorkizunean aurreikusten dituzten erronkak azaltzeko, testuinguru hain ezberdina duten Bilboko San Fran auzotik eta Zuiako eskualdetik (Araba).
Saio presentzialak berreskuratu ahal izan arte, saioa bideokonferentziaz egingo da, Jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak daude) eta saio honetaz gozatzeko informazioa jasotzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sarretatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!
Saioa: Erantzun kolektiboak bizitzen ari garen larrialdien aurrean
Hizlariak: Mercè Cortina, Fernando Fantova, Mati Iturralde
Data: 2020ko ekainaren 18an, osteguna
Ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)
Tokia: Jitsi (posta bitartez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)
Hizkuntza: Gaztelania
Mercè Cortina-Oriol Zientzia Politikoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, hurrengo izenburua duen tesiarekin: “Estrategias Escalares, Discurso e Identidad en la Ciudad Emprendedora: el caso de Zorrotza, eta Erresuma Batuko De Montfort Leicester Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslea, non Hiri-ikerketa eta Austeritatea Zentroko kidea den ere bai. Mugimendu sozialetatik, garapen komunitariotik eta parte-hartze sozialetik abiatuta, eta ekonomia politikorantz eta hiri-politikarantz aurrera eginez, bere ikerketak tokiko gobernantza-sistemak deskribatu eta kritikatu ditu historikoki. Gaur egun, Mercè Cortina-Oriol De Montfort Universityko Hiri Ikasketako Masterreko zuzendaria da, baita CURAko doktoregaien zuzendaria ere. Berriki, Journal of Urban Affairs moduko aldizkarietan agitaratu du.
San Franciscoko elkartasun sarea Covid-19 pandemiak eragindako osasun publikoko arazoaren aurrean eta horri aurre egiteko salbuespen neurrien aurren sortu da. Auzokideen asrteko zainketak eskaitzen dituen sarea da, baita ahultasun egoeran dauden pertsonentzako giza baliabidetarako bideratzea edo/eta orientabidea ere. 100 boluntariok baino gehiagok osatzen dute sarea, eta gaur arte 150 laguntza eskaera jaso dituzte. Eraikitzen ari den eta beste behar batzuei erantzuteko prest dagoen ekimena da. Berriki, auzoko beste zenbait saltokiekin batera, hainbat arrazoirengatik gizarte zerbitzuen laguntzarik jasaten ez duten pertsonen elikagai hornidura hasi dute. Premiazko erantzun hau auzoko saltokietan diru ekarpenak egiten dituzten auzotarrei esker eman da, elikagai soberakinak sortzeko eta behar denean banatzeko helburuarekin.
La entrada Erantzun kolektiboak bizitzen ari garen larrialdien aurrean aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios