Egin dezagun zintzotasun ariketa bat, zer da burura datorkigun lehenengo gauza matematikari edo zientzialari bati buruz ari garenean? Galdera hori bera egin zieten haurrei bi garaitan, zientziaren eta teknologiaren munduan aritzen diren pertsonei buruz zuten ideia marrazki batean isla zezaten. Bigarren azterlanean emaitzak positiboagoak izan arren, bi kasuetan, marrazkietan protagonista ziren emakume kopurua handiagoa zen 6 urtetik beherako umeek marrazten zituztenean, eta gehienetan neskak ziren marrazki horiek egiten zituztenak. Aipatzekoa da marrazki gehienetan, gizonezkoak izateaz aparte, protagonistak zuriak zirela, bata zuriak janzten zituztela eta betaurrekoak eramaten zituztela.
Urtez urte esaten ari garen bezala, genero-estereotipoen ondorioz uzten diote neskatoek txiki-txikitatik zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa izateari. 2015ean egindako ikerketa batean, bi estereotipo mota bereizi ziren: esplizituak eta inplizituak. Esplizituak pertzepzio eta sinesmen kontzienteekin lotuta daude; inplizituak, berriz, sakonagoak dira, inkontzienteak, baina ahaltsuak jokabidean duten eraginean. Bigarren horiek dira desagerrarazteko okerrenak, ez ditugulako aitortzen; ez zaigu gustatzen seinala gaitzaten; interpelazioak min ematen digu, eta horrek pertsonarengan aldaketa saihesten du.
Marta Machok emakumeak mundu zientifikoan gizonen baldintza berdinetan egotearen garrantzia azpimarratu zuen; izan ere, emakumerik gabe errealitatearen zati handi bat galdu egiten da, eta pertsonen bizitzak eta osasunak okerrera egiten du. Hori gertatzen da ibilgailuak fabrikatzeko prototipoetan edo medikuntzan pertsona estandarraren irudia 80 kg-ko gizona delako. Eredu horrek, jendartearen isla faltsua denez, ondorio negatiboak ditu horrelakoak ez diren pertsonentzat. Horregatik, garrantzitsua da estereotipoak ez elikatzea eta horiek haurtzarotik desagerraraztea, ez sinetsaraztea, adibidez, mutikoak naturaz bikainak direla eta, langileak izanik bakarrik, neskatoek ere gauza bera lortu ahal izango dutela, Harry Potterren saga ezagunean, Harry eta Hermioneren pertsonaiekin ikusten den bezala.
Saioan parte-hartzeko aukera izan ez bazenuten, hemen duzue ikusgai.
La entrada Genero estereotipoak zientzian eta teknologian aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios