“Urruntze soziala” deiturikoaren aurrean, erantzun kolektiboen indarra. Joan den ekainean elkarrizketa-gune batean parte-hartzeko deia egin genizuen, eta bertan eskualdeko eta auzoko mugimenduek gure interdependentzia-errealitatea sendotzeko eta bizi ditugun larrialdi ugariei aurre egiteko duten garrantzia egiaztatu ahal izan genuen. Mercè Cortinak (herri-mugimenduetan eta auzo-identitatean aditua), Fernando Fantovak (Sanfran Auzo Sarea) eta Mati Iturraldek (Zuia, ElkarZainduz) lagundu ziguten bizi izan dugun testuinguru zailean komunitatea sortzeko eman diren talde-dinamikak xehatzen.
Pandemia globaleko garai hauetan berraktibatu diren tentsio handietako hiru izendatzen hasiko gara. Batetik, berekoikeriaren eta elkartasunaren arteko tentsioa, non bestearekiko beldurra, indibidualismoari aurre egiten dioten elkartasun sareek gaindi zezaketen. Bestetik, ekonomikoaren eta sozialaren arteko tentsioa: bi horien arteko harremana ezkutatzen duen tranpa eta bi dimentsio horietako erronkei aurre egingo dieten alternatiba kolektiboak sortzearen garrantzia. Eta azkenik, totalitarismoa herritarren ahalduntzearen aurrean: kontrol eta jagoletza maila handienak pairatu ditugun garai hauetan, elkartasuna agerian geratu da. Hiru borroka fronte, non auzoak, forma politiko-sozial bezala, funtsezko papera jokatu duen.
Eta justu gertaera horren inguruan mintzo zaigu Sanfran Auzo Sarearen esperientziak. Konfinamenduaren lehen egunetan 30 pertsona eskaseko whatsap talde hura, gaur egun, 100 pertsona baino gehiagoko sarea osatzen dute, estatu-alarmatik haratago, auzo gizatiarrago bat eraikitzen jarraitzen. Hasieratik, sareak askotariko jardunak bildu ditu, hala nola erosketak egiten laguntzea, auzoko osasun-zentroa defendatzea edo tokiko merkataritzan bonu bat sortzea zailtasunak dituzten pertsonek beren beharren zati bat bete ahal izan dezaten…
Ia antipoda soziologikoetatik, Zuiako kasuak mundu guztiak elkar ezagutzen duen lurralde bati buruz mintzo zaigu, baina horrek ez du eragozten egitate horri lotutako beste arazo batzuk sortzea. Osasun-sistema eta esku-hartze sozialeko sistema zurrun baten aurrean, pertsona batzuek pentsatu zuten sare bat sortu behar zela, askotan ezkutuan egoten diren landa-ingurunean ikusgarri bihurtzeko. Prozesu horretan, tokiko komunikabide kolektiboak funtsezkoak izan dira, herria eta bertako biztanleak sakonago ezagutzeko harremantze hausnarketa guneak eskainiz. Mati Iturraldek adierazi zuen bezala, beldurrak eta kezkak patologizatu ez daitezen, garrantzitsua da banakakotasunetik atera eta modu kolektiboan jorratzea.
Bi orduko solasaldia eraldaketarako eragile izan diren eta diren sare batzuen inguruan, erakutsiz hurbilketa soziala, bere zailtasun eta mugekin, dela gure interdepentzia aitortzera garamatzan giltza.
La entrada Hurbilketa sozialerak oharrak aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios