Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiari buruzko XXI mintegia

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 10 de septiembre de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

jueves 10 de septiembre de 2020

Iraila da jada, eta urtero bezala, Giza Garapena, lankidetza eta Teknologiari buruzko mintegia antolatu dugu berriz ere.

Saioen bidez, mintegiaren planteamendua da Giza Garapenari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak ematea, eta dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta Hegoalde Globala eta Iparralde Globala deiturikoen problematikak barne.

Horretarako, Bizkaiko jendarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako ordezkariak hartuko dute parte hizlari gisa, eta parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiak dituzten saioak planteatuko dituzte, genero-ikuspegia ikusarazteko eta planteatutako gaietan sakontzeko material osagarria eskainiz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratzeko interesa duten edozein pertsonari zuzenduta dago, eta karrera zientifikoetako ikasleentzat interes berezia duten saioak eskainiko ditu, baldin eta Gradu Amaierako Lana gizarte-eraldaketarekin lotutako arloetan egin nahi badute.

XXI. edizioa formatu erdipresentzialean egingo da 2020ko azken hiruhilekoan, urriaren 2tik abenduaren 11ra, ostiral guztietako arratsaldeetan. Saio horiez gain, bi irteera egingo dira jardunaldietan landutako gaietan sakontzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, mintegiaren webgunea bisita dezakezu:

https://euskadi.isf.es/isf-mintegia-2020/?lang=eu#tab-id-1

La entrada Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiari buruzko XXI mintegia aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.