JARDUNALDI ANITIMILITARISTAK
Zientziak eta teknologiak gero eta arinago egiten dute aurrera, eta gizakien eguneroko erronkei aurre egiteko irtenbideak eskaitzen laguntzeko ahalmen handia dute. Hala ere, eztabaida sortu da aurrerapen teknologiko horren erabilera onargarria eta onartezinaren arteko lerroa marrazterako orduan. Onargarria al da ikerketa zientifikoa eta teknologikoa arma eraginkorrak sortzeko erabiltzea? Hau da, gehiago eta hobeto hiltzeko?
Azken ehun urteetan, armamentu berrien lehiaketa aurreikusi da munduan, ikerketa militarrean inbertitutako baliabideei esker, eta ikerketa horren zati handi bat unibertsitateetan garatzen da. Unibertsitate askok diru kopuru handiak jasotzen dituzte defentsa-sailetik edo arma ekoizeelatik ikertu dezaten. Defentsa sailek ere ireki ditzakete kanpusetan unibertsitateetara lotutako ikerketa zentroak.
Zentzu horretan, funtsezkoa da unibertsitateak garatzen duten teknologia etorkizunean erabil daitekeela ohartzea. Informatikaren, adimen artifizialaren edo robotikaren arloko ikerketak, adibidez, funtsezko erabgina dute gerraren izaera azkar aldatzen ari den defentsa industriako garapenean.
Egoera honen aurrean sentsibilizazio eta eragin-txostenak eta kanpainak egiten
zenbait urte daramatzaten erakunde eta entitateak daude. Kezkak eta aurrerapenak partekatzeko asmoz, Gernika Gogoratuz, Gernikatik Mundura, Ideasu, Stop Killer Robot eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzak Jaurdunaldi Antimilaristak antolatu ditugu azaroaren 18 eta 19an, “Arma autonomoak debekatzeko bidean: posible al da gerrarik gabeko mundua?” gaia aurkezteko. “Stop Killer Robot” kanpainarekin (Robot hiltzaileak debekatzeko kanpaina).
Saioa: Jaurdunaldi Antimilitaristak
Data: Azaroaren 18 eta 19an
ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)
Tokia: EHUko BBC Collaborate plataforma
Hizkuntza: Gaztelania
Izen ematea:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd04H1KC9wTRDvtW2T89RmjkX4KspT_V0z81_Dhjrta82hUew/viewform
La entrada Arma autonomoak debekatzeko bidean: posible al da gerrarik gabeko mundu bat? Jardunaldi antimilitaristak aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios