EZ GAUDE BAKARRIK

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 14 de diciembre de 2020

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

lunes 14 de diciembre de 2020

Bizitzaren aldeko defentsa, bizitzaren apustu kolektibotik

Ez gaude bakarrik. Dokumentalaren izenburua da, baina baita Maria Aizpuruk eta Marta Rivasek ondorengo solasaldian helarazi nahi izan ziguten ideia ere. Giza eskubideen defendatzaileek jasaten duten indarkeria eta giza eskubideen urraketa ez dira kasu isolatuak, eta horregatik dira funtsezkoak sareak eta kolektibitateak, ez gaudelako bakarrik.

Berta Caceresen heriotzaren ondoren argitaratu zen dokumentala, eta ordutik beste defendatzaile asko hil dituzte Erdialdeko Amerikan. Azkena, azaroaren 24an, OFRANEHko lagun garifuna.

El Salvadorko indarkeria sexistari buruzko datuak kezkagarriak dira. Aurten, 10 eta 14 urte bitarteko 379 neska haurdun geratu dira eta 84 feminizidio izan dira. Garairik gogorrena apirila eta abuztua bitartean izan zen, derrigorrezko berrogeialdian, non 56 feminizidio gertatu ziren. Etxeak ez ziren leku seguruak, emakume asko 24 orduz egon baitziren erasotzailearekin eta hiltzaile potentzialarekin zuzeneko kontaktuan, eta hori ez zen kontuan hartu.

Era berean, azken urteetan defendatzaileen eta, oro har, emakumeen ziberjazarpenak hartu du protagonismoa. El Salvadorreko Defendatzaileen sarean 13 ziberjazarpen kasu eta 11 eraso digital erregistratu dira.

Egoera horren aurrean, prentsa-askatasunak izen ona galtzen du etengabe, eta gobernu batek iruzur politiko bat egiten du, zeinak ziurtatzen baitu hilketak jaitsi egiten ari direla kazetari batzuek gobernu hori pandillekin negoziatzen ari dela (denek egin duten bezala) frogatzen duten bitartean, hauteskunde-helburuak direla medio.

Egoera horiei guztiei aurre egiten dien eskualde batean, nork defendatzen du nor? Nola bermatzen dugu emakumeok borroka honetan bakarrik ez egotea?

Funtsezko puntuetako bat identitatearekiko, lurraldearekiko, lotura da, gure borrokan erlazio horri heldu ahal izateko. Halaber, komunitateen barruan autoezagutza sustatzea (nahiz eta bi ahoko arma izan, etsaiari begira jartzea eskatzen duelako). Baita ere, komunitateetan jakinduria berreskuratzea: Puiaren erresistentzia baketsua Guatemalan, zapatistak Mexikon… Bizitzaren defentsa egitea, bizitzaren aldeko apustu kolektibo batetik abiatuta eta sareak ahunduz, tokikoa gaindituz eta eskualdekoa eta nazioartekoa izatera igaroaraziz. Besteak egiten duenari adi egotea. Helburu horrekin sortu zen Defendatzaileen Erdialdeko Amerikako Ekimena, eta horri esker baiezta dezakegu ez gaudela bakarrik.

La entrada EZ GAUDE BAKARRIK aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.