Bizimodu Jasangarrietarako HERRI-AUZITEGIko deialdia

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 13 de febrero de 2018

por Mugarik Gabeko Ingeniaritza

martes 13 de febrero de 2018

Bi urte pasa dira jada Desazkunde eta Bizi Onen sarea osatzen dugun taldeok elkar-lanean jardunez eta antolatuz TIPI-TAPA bagoaz, Bizimodu Jasangarrietarantz abian jarri genuenetik eta dagoeneko iritsi da denbora luzez itxaron dugun data. Indarrez eta gogotsu heltzen diogu hurrengo erronkari: Bizimodu Jasangarrietarako eskubideen urraketak salatu eta hauen inguruan dagoen inpunitatea azaleratu dezagun!

Otsailaren 23an ostirala, eta 24an, larunbata, Bidebarrietako ekitaldi aretoan ikusiko dugu elkar (Bidebarrieta Kalea 4, Bilbo). Egitaraua ikusi eta izena-eman.

Gure erakundeetatik Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetan kanpainan zehar egindako topaketa desberdinetan landu diren ardatzak jorratuko dira, eta honako eskubide hauen urraketa salatuko da:

  • Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako eskubidea
  • Bizi-maila duin baterako eskubidea
  • Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako, eta energia-burujabetzarako eskubidea
  • Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideak

Zer da Herri-Auzitegi bat?

Herri-auzitegiak giza eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko xedea duten gizarte zibileko erakundeen estrategia bat dira. Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan azaleratuz, eta sarri hauentzako ahalduntzerako-ekintza ere bilakatuz. Horrez gain, azpimarratu behar da herri-auzitegiek interes gutxi zuten erakunde edo instituzioak gizarte-eztabaidan inplikatzeko estrategia esanguratsu gisa funtzionatu dutela, bai eta justiziarako eskubidea bermatzen duten pertsona eta erakundeentzako ariketa pedagogiko gisa ere.

Tresna gisa honakoa ahalbidetzen digu:

  • Borroka anitzak eskubideen ikuspegitik lantzea (eragite-tresna)
  • Giza eskubideen urraketak ikusaraztea
  • Nazioarteko marko batean hainbat borroka artikulatzea (ikuspegi globala eta tokian tokikoa)
  • Legeen definizio eta aplikazioa arautzen duen sistema politiko eta judiziala salatzea
  • Ekintza politikoaren bitartez, tartean dauden kolektiboen ahalduntzea bultzatzea
  • Eskubideen bortxaketa pairatu duten pertsonei aitortza sinbolikoa egitea

Desazkunde eta Bizi Onen sareak, herritarren behar eta interesen arabera artikulatutako jendarte bat eraikitzeko proposamenak garatu eta ikustarazteko helburua duen prozesu bat (ikusi PDF) abian jarri zuen. Gisa honetako auzitegiak giza eskubideen urraketen ikusezintasunari aurre egiteko helburua duen jendarte zibileko erakundeen estrategia gisa ulertzen ditugu. Kasu zehatz honetan, mundu osoan bizimodu jasangarria izateko eskubidearekin lotutako urraketen inpunitatea nabarmendu eta salatu nahi dugu.

Nabarmendu nahi diren alderdiak:

  • Ikuspegi internazionalista
  • Giza eskubideen urraketaren ikuspegia ardatz desberdinetan
  • Erakundeak eskubideen urraketagatik salatzea
  • Sarean lan egitearen eta kolektibo/borrokak artikulatzearen alde apustu egitea
  • Kasuak eta, batez ere, testigantzak kontu eta sentsibilitate handiz lantzea
  • Adierazpen artistikoak (antzerkia, erakusketak, kaleko ekintzak…) txertatzea

Animatu!

La entrada Bizimodu Jasangarrietarako HERRI-AUZITEGIko deialdia aparece primero en ISF Euskadi.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.