Ingeniería Sin Fronteras País Vasco – Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak (ISF-MGI) eta GOIENER-ek, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba, lankidetza hitzarmena sinatu dugu, trantsizio energetiko eta demokratiko baten alde.
Ziurgabetasun handiko garaiak bizitzen ari gara eta honek ezartzen diguten errelitateari momentuoro egokitu behar izatea garamatza. Gizakiaren garapena interes ekonomikoen aurrean lehenesten duen gizarte bat, kulturari eta gatozen sustraiei begiratzen diena, beldurrik gabekoa eta ingurukoak entzuteko gai dena, gizarte osasuntsu eta justuagoa izanen da. Bi entitate hauek bat egiten dute horrelako gizarte bat lortzeko lanketan.
Zentzu honetan, bai ISF-MGIk baita GOIENER-ek ere, horrelako gizarte bat bilatzen dugu. Merkatuaren logikaren aurrean solidaritatea, elkarlana, komunitatearen erlazio horizontalak eta demokraziaren sozialaren, gizartearen parte hartzearen eta berrikuntza zibilaren ikuspegi berritzailea bultzatzen dugu.
Bi entitateek giza eraldaketarako bokazioa daukagu eta baita beste erkidego-izaera entitate batzuekin batera lan egiteko bokazioa ere, batez ere Kooperatibak, aipaturiko transformazioa lortzeko. Horregatik, helburutzat elkartasuna, gizartearen ongizatea eta guztion onerako ekarpena egiten duen interlankidetza funtsezkotzat hartzen dugu.
Agendaren eraikuntzarantz eta elkarrekin parekatutako proiekturantz emandako lehengo urrats honek pentsamendu kritikorako eta gizarte osoaren eskuan dauden alternatibak eratzeko balio izatea espero dugu.
La entrada LANKIDETZA HITZARMENA MUGARIK GABEKO INGENIARITZA ETA GOIENER ARTEAN aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios