Ikerketa feministaren metodologiek ezagutza sortzeko moduak birpentsatzera gonbidatzen gaituzte, ezagutza sortzeko erabiltzen diren metodoak zalantzan jarriz. Jakintza hegemonikoen neutraltasuna eta izaera arrazionala zalantzan jartzeko sortzen diren metodologiak dira, zientzia jantzi ohi den objektibotasun eta unibertsaltasun faltsuan erortzea saihestuz.
“Gizarte-eraldaketarako bidea: Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak eraldaketarako tresna gisa” lan-koadernoan, ikuspegi feministetatik ikerketak diseinatzeko moduari buruzko zenbait argibide eman ziren. Era berean, hura erabiltzearen garrantzia argitzea premiazkoa zela azpimarratzen zen, baita tresna eta prozesu horiek prestatzeko eta horietara ohitzeko guneak sortzea egokia zela ere. Beraz, horretara jarri gara…
Formakuntza-premia horri berriro helduz, hurrengo saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Marta Luxán, UPV/EHUko irakaslea eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterreko Batzorde Akademikoko kidea, gogoeta saio praktiko eta teoriko bat eskainiko du ikerketa-teknika kuantitatiboetan ikuspegi feministak sartzeari buruz.
Saioa bideokonferentzia bidez egingo da Jitsi plataformaren bidez. Zure lekua erreserbatzeko (plaza kopurua mugatua izango da), idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbide elektronikoara. Anima zaitez eta sareetatik ikusiko dugu elkar!
Saioa: Ikerketa feministako metodologia kuantitatiboari buruzko oharrak
hizlaria: Marta Luxán
Data: 2020ko urriaren 21a, asteazkena
Ordua: 18:00-20:00 (Europako ordu zentrala, UTC+02)
Tokia: Jitsi plataforma (posta bidez informatuko zaitugu, aurretiazko izen-ematea)
Hizkuntza: Gaztelania
La entrada <strong>Ikerketa feministako metodologia kuantitatiboari buruzko oharrak</strong> aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios