Olaia Elizaldek XXI. mintegiko ikasleak, ekonomia ekologikoari buruzko gogoeta idatzi du:
Azaroaren 20an, Maitane Arriren eskutik “Ekonomia ekologikoa eta sistema hegemonikoaren mugak” izenburupeko gaia landu genuen. Dinamika desbesdinak planteatu zituen gaia lantzeko. Lehenik eta behin berak azalpen teoriko batzuk azaldu zizkigun eta ondoren, hiru taldeetan banatuz, joku bat egin genuan.
Ekonomia ekologikoa eta planetaren mugekin hasi zen saioa, non argi utzi zigun lurra sistema konplexu bat dela, eta horregatik modu global batean aztertu behar dugula. Batik bat, heliosfera, litosfera, biosfera, hidrosfera eta atmosfera ditugu.
Gure planek dituen bederatzi mugekin jarraitu genuen saioa, eta horiek arriskuan jartzen dituzten mugak azaleratu zizkigun, hala nola, fosforo eta nitrogeno zikloak, biodibertsitatea, eta aerosolak (atmosferan dauden partikula txikiak, eguzkiaren argia gurera etortzea oztopatzen dutenak).
Biodibertsitatean dauden galeretaz hitz egin benuen, horregatik seigarren extensio masiboan gaudela. Mugak gainditzeko bideari ekin behar diogu, bizia erreproduzitzeko arriskuan jartzen ari baigara, non aurreikusi ezin ditugun aldaketak gerta daitezke.
Antropozenoa edo kapitalezenoa deituriko gizakien aro geologikoan gaude. Bigarren mundu gerraren ostean, 1952an bonba atomikoek utzitako hondakinen ondorioz sortutakoa. Geologikoki ze aldaketa egon diren aztertuz gizakiak eragindako aroa dela erraten ahal dugu.
Denok ezagutzen ditugu erregai fosilak, lur-zorutik ateratzen ditugunak, gero erretzean karbono dioxidoa askatzen dutenak. Kapitalizazioa hainbeste garatzea bermatu dutenak, hain zuzen ere. Horiei kapitalismo fosilista deitzen zaie, kapitalizazioak funtzio ekologiko horiek merkantilizatzen baititu.
Petroleoaren hazkundearekin oso lotuta dago ekonomia, bien tendentzia berdina delako. 2015ean extrakzio gailurrera iritsi ginen, non hortik aurrera materialen eskuragarritasuna zailago bihurtzen hasi zen, eta kalitate txarragokoa zenez, purifikatzeko zailagoa zen, hau da, garestiagoa. Jakin badakigu, energia berriztagarriak ez direla petrolioak ematen duen energia berdina ematera ailegatuko. Alde batetik denboraren muga dutelako (eolikaren kasuan, beti ez daudagu haizerik eta eguzki energiaren kasuan ere, ez da beti daukagun baliabide bat) eta bertzalde, lekuko muga (haize errotak nahiz eguzki plakak jartzeko eremu zabalak behar dira). Hala ere, denok dakigu horietan dagoela etorkizuna, baino ez hortan bakarrik.
Etorkizunera begira, kantitate handitan dauden materialak behar ditugu.
Aurreko irudian ikus daiteke, berdez, kantitatez ongi dabiltzan materialak (hidrogenoa, nitrogenoa potasioa, burdina, sufrea… ), gorriraino, hemendik urte ez hain luzeetara arazoak ekar ditzazkete material horien hutsuneak. Mugikor baten adibidea daukagu, material hauen garrantzia azpimarratzeko, izan ere elementu anitz behar baitira, gaur egun denok
poltsikoan daukagun gailu bat egiteko. Ekomonia kapitalista gure gain uzten ari den hainbat aspektu jorratu genituen, batik bat, pribatizazioa, esplotazioa, depredazioa….beste hainbat jarduera kanpo utzirik, hala nola, zaintza, oinarrizko premiak betetzeko lanak…
Bukatzeko, aurretik aipatu bezala, joku baten bidez, ekonomia konbentzionala, ingurumen ekonomia eta ekonomia ekologikoaren arteko desberdintasunak aztertu genituen.
Horiz, gure ustetan ekonomia konbentzionalarekin lotutako esaldiak jarri genitue, arroxez, ingurumen ekonomiarekin lotutakoak eta berdez ekonomia ekologikoarekin. Urdinez aldiz, duda geneuzkanak, edo bat baino gehiagotan jar daitezkenak ipini genituen. Zuzentzeko denborarik eman ez zigunez, Maitanek hainbat komentario erantsi zizkigun handik bizpairu
egunetara. Nik batzuk bilduko ditut.
Kolore gabe gelditu zirenak (ulertzen ez genituelako), “Yasuni” eta “Trantsizio hiriak” biak ekonomia ekologikoari dagozkio. “Yasuni proiektua” ekonomia ekologikoarekin dago lotuta, non horren inguruko bideo bat ikustera bidali zigun. Bertzalde “Animaliak itxian hazteko programak” -en inguruan hainbat komentario egin zizkigun. Orai hain modan jarri den “Eco-friendly”-rekin dagoena lotuta. Horren harira, Jevons-en paradigma izanen genuke. Gaur egun gehiago kontsumitzen baitugu “Eco-friendly” deituriko produktuak, “hobe”-ak direlakoan, baino hori gauza guztiak bezala, bere neurrian egin beharko genuke. Gehiegi kontsumitzean aurkakoa lortzen baitugu, produktua mota horretako izatearen abantailak anulatze, hain zuzen ere.
La entrada Ekonomia ekologikoa eta sistema hegemonikoaren mugak aparece primero en ISF Euskadi.
0 comentarios