Heteroaraua sistema konplexua da, gure gizartea eta pentsamendua eratzen dituena, eta eragina du elkarren arteko harremanetan eta gure gorputzak, erakundeak eta kolektiboak bizitzeko moduetan. Jabetzen al gara heteroarauak zenbateraino egituratzen dituen gure egunerokotasuna, desioak, ametsak eta harremanak?
Zorionez, harreman afektibo patriarkaletatik urruntzen gaituzten eta harremanak eraikitzeko beste modu batzuk irudikatzea ahalbidetzen diguten beste eredu alternatibo batzuk daude, gure bizitzak begirada askatzaileagoetara proiektatuz.
Hiruki Larroxak (hirukilarroxa.eus) heteroarauaren atzean lan egiten duen arkitekturaren analisia egingo du, eta sexu-askapenerako beste eredu batzuk jorratuko ditu metodologia parte-hartzaileen bitartez. Saio hau aurrez aurrekoa izango da, eta beharrezko segurtasun-baldintzak ziurtatzeko, hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbide elektronikoan izena ematea beharrezkoa da.
Izenburua: Heterosexualitatea: gure desira eta harreman erotikoen arkitektura
Dinamizatzailea: Hiruki Larroxa
Data: 2021/10/28
Ordua: 17: 00-20: 00
Tokia: Ekonopolo, harrobi plaza 4, Bilbo
Hizkuntza: Euskara
0 comentarios